Nola ebaluatzen da ikasleak enpresan egiten duen lana?
Ebaluazio-irizpide batzuk ezarriko dira programatutako jarduerak ebaluatzeko eta dagokion moduluko ikaskuntza-helburuak lortzen direla ziurtatzeko.
Ebaluazio-irizpide batzuk ezarriko dira programatutako jarduerak ebaluatzeko eta dagokion moduluko ikaskuntza-helburuak lortzen direla ziurtatzeko.
Kontratua duten ikasleek, beste edozein langilek bezala, Gizarte Segurantzaren estaldura dute. Baka kasuan, enpresak Gizarte Segurantzan altan eman behar ditu ikasleak. Beka modalitatean bada aseguru osagarri bat Hezkuntza Sailak kontratatua, dual orokorrean bezalaxe.
Ikasle horiek ez dute eskola-asegururik, enpresak babestuta daude Gizarte Segurantzan alta emanda, edo, bestela, aseguru pribatu bat egin beharra daukate. Prestakuntza-beka ematen duen enpresari dagokionez, ikasleak, Gizarte Segurantzan alta emanda egonik, babestuta daude laneko gertakarien aurrean; 1493/2011 Errege Dekretuaren 3. artikuluaren arabera, babes-ekintza Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrari dagokiona izango da.
Ikastetxeek aukeraketa-arau batzuk ezartzen dituzte, ikasleen errendimendu akademikoaren eta gisako irizpide batzuen arabera. Enpresak egoki irizten badio, aurrez aurreko elkarrizketa bat ere egin daiteke. Irakasle-taldeak adostuko du zein ikasle proposa daitezkeen beren burua aurkezten duten guztien artean, ikastetxeak berak ezarrita izango dituen hautespen-irizpide batzuetan oinarrituta.
Ikastetxeko tutoreak ikasleak enpresan garatutako jardueren jarraipena eta ebaluazioa egiten du. Babesa emango dio enpresako tutoreari eta harekin batera egingo du ikaslearen ebaluazioa.
Emaitzak hobeak dira prestakuntza dual intentsiban. Hainbat faktorerengatik da hori horrela: besteak beste, ikasleak motibazioa handiagoa duelako eta prestakuntza bikoitza duelako, ikastetxekoa eta enpresakoa. Benetako lanbide-jarduerarekin kontaktuan egoteak, batetik, eta enpresaren eta ikastetxearen etengabeko jarraipenak, bestetik, erraztu egiten dute ikaskuntza-prozesua.
Lanbide Heziketako Sailburuordetzak horretarako duen aplikazioaren bidez aurkeztu behar du ikastetxeak bere plana.
Bai, plan normaletarako maiatza-ekaina-uztaila izango litzateke, baina irailean eta urrian ere formaliza daitezke.
Hiru urtean zehar, ikasleek 1.800 ordu baino gehiago ematen dituzte enpresan lanean, beren burua espezializatzen, teknologiak erabat mederatzera iritsi arte. Belaunaldi-erreleboa zurtatuko duten espezialistak bilatzen dira, ikasleen ikaskuntzak sendotuz, zeharkakotasuna bermatuz, oinarri zabaleko profesional polibalenteak, enpresa bateko beste lanpostu batera edo beste enpresa batzuetara berehala egokitzeko modukoak, prestatuz. Eredu honetan ikasleek ez dute ikastetxeko eskola-ordurik [...]