Bekak lan-harreman bat dakar berekin?
Ez. Lan-harreman bakarra dago ikas-ekinezko prestakuntza-kontratuaren modalitatean
Ez. Lan-harreman bakarra dago ikas-ekinezko prestakuntza-kontratuaren modalitatean
Enpresaren premietara, prozesuetara eta kulturara egokitutako langile kualifikatuak prestatzen ditu. Belaunaldi-erreleboa errazten du. Langileak erakartzeko eta aukeratzeko tresna bat da. Enpresak LANBIDE zerbitzuaren diru-laguntza bat izan dezake. Enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du, giza baliabideen kudeaketa hobetzen duen neurrian: enpresan sartzeko beharrezko diren gaitasun eta trebetasun pertsonal eta profesionalak dituen giza kapital bat izateko aukera ematen [...]
Kasu horretan, ikasleak borondatezko baja aurkezten du, dokumentua plataformara igotzen da. Ikaslea ikastetxera itzultzen da, LANBIDE jakinaren gainean jartzen da, baja izapidetu eta diru-laguntzaren ordainketa kudeatu dezan. Kasu honetan, enpresak ez du diru-laguntza galtzen.
Honako hau: 1. Ikas-ekinezko Prestakuntza kontratatutako pertsonei buruzkoa. 2. Bete beharreko lanpostuari buruzkoa. 3. Prestakuntza-jardueraren edukiari buruzkoa.
Lanean benetan emandako denbora ezin izango da izan hitzarmen kolektiboan zehaztutako gehienezko lanaldiaren (edo, halakorik ezean, legezko gehienezko lanaldiaren) %65 baino handiagokoa lehenengo urtean zehar edo %85 baino handiagokoa bigarren urtean zehar. Enpresan benetan lan egindako gutxieneko iraupena ez da inoiz 800 ordu baino laburragoa.
Prestakuntza-kontratuaren araubidea garatzen duen azaroaren 6ko 1065/2025 Errege Dekretuaren arabera, Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 11. Artikulua, enpresa bakoitzeko ikas-ekinezko prestakuntza-kontratuen gehieneko kopurua ezartzen da, eta instruktore bakoitzeko ikasle-langileena. 10 langilerainoko lantokiak 3 kontratu 11-30 langileko lantokiak 7 kontratu 31-50 langileko lantokiak 10 kontratu 50 [...]
Txandakako prestakuntzarako kontratuaren modalitatean, 1/2023 Errege Lege Dekretuaren 23. artikuluaren arabera Beka-modalitatean, GSLOren berrogeita hamabigarren xedapen gehigarria (2023/10/01etik dago indarrean)
Orientabide egokiak izanez gero, modu errazean antola daiteke.
Behin enpresako lanpostuak aztertuta, ikastetxeko tutoreak, enpresako tutorearekin batera (instruktorea), proposamen bat egingo du aurreikusitako ikaskuntza-emaitzak lortzeko adosten diren jardueren inguruan.
Aldian-aldian enpresarekin harremanetan jartzea gomendatzen da, eta ikastetxeko eta enpresako tutoreen artean beharrezkotzat jotzen diren jarraipen-kontaktu guztiak egiten dira.