FAQs

Zein abantaila ditu LH Dual Intentsibak?

25/05/2017|

Ikastetxeko eta sektoreko enpresa batean jasotako prestakuntza kontratu batekin edo beka batekin uztartzea. Eotentzial profesionala garatzea. lan-egoera errealetan ikastea. Esperientzia profesionala lortzea. Enplegagarritasuna hobetzea.

Nola hautatzen dira proiektuan parte hartzen duten ikasleak?

26/04/2017|

Ikastetxeak ezartzen ditu, irakasle-taldearen bitartez, ikasleak enpresan sartu ahal izateko irizpide orokorrak. Lanbide-heziketako ikastetxean ezarritako eta enpresarekin adostutako gaitasun- eta egokitasun-irizpide objektiboak izango dira. Irizpide horiek kontuan hartuko dituzte, lehentasunez, eskola-errendimendua eta lanbide-heziketako ikastetxeko eskola-jardueretara joatea, bai eta gaitasun pertsonalak ere, hala nola talde-lanerako gaitasuna, erabakiak hartzeko gaitasuna eta berrikuntzarako eta sormenerako gaitasuna.