Enpresak

LH Dualaren abantailak enpresentzat

Asko dira egun heziketa eta ikaskuntza eredu honetan parte hartzen ari diren Euskadiko enpresak, eta askotarikoak parte hartze horrek enpresei dakarzkien onurak:

  • Langile kualifikatuak, Euskal Herriko enpresen ekoizpen sarearen premietara egokitutakoak eta enpresetako prozesuetan eta kulturan ikasitakoak prestatzen ditu. Horrek enpresen lehiakortasuna areagotzen du.
  • Enpresak programaren bidez pertsonak ezagutu eta hezitzeko sistema bat du.
  • Esperientzia honek enpresako belaunaldi-erreleboa errazten du.

Kontratu bidezko modalitateak honako pizgarri ekonomiko hauek aurreikusten ditu:

  • LANBIDE zerbitzuaren diru-laguntza.
  • %100rainoko murrizketa Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa-kuotetan.
+0
Enpresak baino gehiago hartzen dute parte
%0
da enpresen gogobetetasun-maila
%0
dira kontratua lortu duten ikasleak

LH Dualaren MODELOAK

2 urteko modalitateak

2 urteko planen helburua da ikasleek zikloan barneratzen dituzten gaitasunak indartzea; 2.400 eta 2.800 ordu arteko iraupena dute osotara.

1. ikastaroa 2. ikastaroa
Ikastetxea
bakarrik
Ikastetxea
Enpresa

3 urteko modalitateak

3 urteko planen helburua da ekoizpen-prozesu konplexuak direla-eta enpresek dituzten beharrei behar bezalako erantzuna emango dien espezializazio bat eskuratzea; 3.400 eta 4.700 ordu arteko iraupena dute osotara.

1. ikastaroa 2. ikastaroa 3. ikastaroa
Ikastetxea
bakarrik
Ikastetxea Ikastetxea
Enpresa Enpresa

Plan biek 83/2015 Dekretuaren babesa dute eta bi modu hauetara gauza daitezke:

  • Prestakuntza eta ikaskuntzako kontratu baten bitartez: modalitate honetako ikasleek Lanbide zerbitzuan izena emandako 30 urtetik beherako langabetuak izan beharko dute (gehinez 25 urtetakoak langabeziaren tasa % 15etik jeisten denean).
  • Beka bidez: modalitate honetan ez dago adin-mugarik. Espezializazio programei babesa ematen die. Gizarte-segurantzarako kotizatzen du eta antzeko ordainsariak jasotzen dituzte (hobariak egon daitezke)

Egin beharreko urratsak

  1. Txandakako Lanbide Heziketa Dualaren ereduan interesatuta dauden enpresak harremanetan jarri beharko dira EAEko Lanbide Heziketako Ikastetxe publiko edo baimenduetako pribatuetakoren batekin edo CONFEBASKeko ADEGI, CEBEK edo SEA-Arabako Enpresariak kideekin, eta proiektuan parte hartzeko beren interesa jakinarazi.
  2. Programa datorren eskola-ikasturtean nola abiatu planifikatu ahal izateko, enpresak zer lanbide-profila lortu nahi duen jakinarazi beharko dio ikastetxeari.
  3. Ondoren, ikastetxeak hautagai posible batzuk proposatuko dizkio enpresari.
  4. Enpresak bere eskakizun eta aurreikuspenetara gehien egokitzen den ikaslea hautatuko du.
  5. Ikastetxeak eta enpresak ikaskuntza-heziketa-lan plan bat zehaztuko dute ikaslearentzat. Planak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren baimena beharko du.
  6. 6. Enpresak eta ikastetxeak tutore bana izendatuko dute; lan/beka kontratu bat formalizatuko da ikaslearekin, eta hitzarmen bat ikastetxearekin.