Hiru urtean zehar, ikasleek 1.800 ordu baino gehiago ematen dituzte enpresan lanean, beren burua espezializatzen, teknologiak erabat mederatzera iritsi arte. Belaunaldi-erreleboa zurtatuko duten espezialistak bilatzen dira, ikasleen ikaskuntzak sendotuz, zeharkakotasuna bermatuz, oinarri zabaleko profesional polibalenteak, enpresa bateko beste lanpostu batera edo beste enpresa batzuetara berehala egokitzeko modukoak, prestatuz. Eredu honetan ikasleek ez dute ikastetxeko eskola-ordurik galtzen; alderantziz, orduak gehitzen dira enpresan behar bezalako prestakuntza jaso dezaten.