Emaitzak hobeak dira prestakuntza dual intentsiban. Hainbat faktorerengatik da hori horrela: besteak beste, ikasleak motibazioa handiagoa duelako eta prestakuntza bikoitza duelako, ikastetxekoa eta enpresakoa. Benetako lanbide-jarduerarekin kontaktuan egoteak, batetik, eta enpresaren eta ikastetxearen etengabeko jarraipenak, bestetik, erraztu egiten dute ikaskuntza-prozesua.