2021-22ko Egutegi-simulagailua.
Egutegiaren simulatzaile hau L.H.ko ikastetxeen eskutan jartzen da, ikastetxe eta enpresen arteko txandakako denbora eta egutegia kalkulatu dezaten: 2021-22ko egutegi-simulagailua
Egutegiaren simulatzaile hau L.H.ko ikastetxeen eskutan jartzen da, ikastetxe eta enpresen arteko txandakako denbora eta egutegia kalkulatu dezaten: 2021-22ko egutegi-simulagailua
Datorren 2020-2021 ikasturterako, LH Dualeko plan berriak sartzeko epea ireki da. Lanbide Heziketako Dual programan ikasleak txandaka hartzeko interesa duten enpresek harremanetan jar daitezke lanbide-heziketako zentroekin edo Confebaskeko lurralde-elkarteekin. Eskura dago liburuxka, ikasleentzako eta enpresentzako informazioa biltzen duena. Deskargatu esteka honetan: https://www.fpeuskadiduala.eus/wp-content/uploads/2020/07/Folleto-Dual-Euskera_Final.pdf
AKORDIOAREN ETENALDIA-BEKA 2020-03-26 -2 Eusk
Azken urteotan bezalaxe, Lanbide Heziketako Nazioarteko Biltzarra egingo dugu aurten ere; ekainaren 5ean eta 6an izango da, Donostiako Kursaal biltzar-jauregian. Aurreikuspenen arabera, 50 bat herrialdetako ordezkariek hartuko dute parte. Laugarren industria-iraultza pertsonengan, beren lanean, gizartean oro har, enpresetan eta askotariko ekoizpen-sektoreetan eragiten ari den eta eragingo dituen ondorioak jorratuko dira biltzarrean, eta, halaber, horrek guzti [...]
Egutegi simulatzaile hau L.H.ko ikastetxeen eskutan jartzen da, ikastetxe eta enpresen arteko txandakako denbora eta egutegia kalkulatu dezaten: https://www.fpeuskadidual.eus/wp-content/uploads/2019/04/CALENDARIO_DUAL_19_20-simulacion.xls
AGINDUA, 2016ko uztailaren 27ko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez lanbide-espezializazioko programa emateko baldintza orokorrak ezartu ziren. Data horretatik aurrera, hainbat lanbide-familiarekin lotutako espezializazio-programak prestatu eta argitaratu dira. Lanbide Heziketako Ezagutzaren Euskal Institutuaren web orrira (EEI) lotura honetan, orain arte argitaratutako espezializazio-programen laburpena ikus daiteke. https://ivac-eei.eus/upload/fondos/documentos/290/tabla_especializaciones_e.pdf
Lanbide Heziketa Dualean, gora egin du enpresa zein ikasle kopuruak. Ikasle hauen lan munduko txertatzea %96,2an dago, ikasketak amaitu eta hurrengo egunean Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalorekin batera, Lanbide Heziketak izan duen bilakaeraren inguruko datuak ezagutarazi ditu Bilbon. Zehazki, sailburua eta sailburuordea matrikulazioaren bilakaeraz, Lanbide Heziketan neskek duten presentziaz, Lanbide Heziketa [...]
Euskal telebistako Teknopolis, zientzia zabaltzeko programak, gure herriko Gestamp enpresan egiten den LH Dualari buruz erreportai luze bat egin du. Parte hartzen duen ikasleak Bizkaiako zenbait ikastetxetatik dator eta autoen osagaien fabrikazioan ikasi eta lan egiten dute. Ikusi EITB ren erreportaia
Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua egin da. 2018ko maiatzaren 30, 31 eta ekainaren 1ean, Donostian, Kursaal Kongresu Jauregian. Kongresualen leloa: Etorkizunari aurrea hartzen izan da. Ikusi laburpena
Euskadin, Lanbide Heziketa Duala Ikas-Ekinezko Erregimenean ikasi nahi dutenentzat, xehetasunak eta argibideak eskeintzen dituen dokumentua argitaratu da. Gidaren helburua ikasle eta enpreseei, lanbide heziketako ikasketa aukera hauen garapenaren ezaugarriak adieraztea da. Gida honek, Lanbide Heziketa mota honen alde dabiltzaten eragileen interesa eta onarpenari erantzuten dio. Dokumentua eskuratzeko esteka hau erabili ezazu: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/hezibi/eu_def/adjuntos/FPDUAL_Euskadi_(euskera).pdf