Lanbide Heziketa prestakuntza-ibilbideetan antolatzen da, eta ibilbide horiek aukera ematen dute goranzko bost gradutan aurrera egiteko:
– A: gaitasunaren egiaztapen partziala; 1., 2. edo 3. mailako D graduko prestakuntza-ziklo bateko lanbide-modulu batean sartutako Ikaskuntzaren Emaitzak barne hartzen ditu.
– B: lanbide-gaitasunaren ziurtagiria; 1., 2. edo 3. mailakoa izan daitekeen D graduko prestakuntza-ziklo bateko lanbide-modulu bati buruzkoa
– C: lanbide-ziurtagiria; 1., 2. edo 3. mailako D graduko prestakuntza-ziklo bateko hainbat lanbide-modulu barne hartzen ditu.
– D: Lanbide Heziketako heziketa-zikloak. 1. mailakoak (Oinarrizko Maila – Hasierako LH), 2. mailakoak (Erdi Maila) edo 3. mailakoak (Goi Maila) izan daitezke.
– E: Espezializazio kurtsoak. Erdi-mailako “Espezialista”. Goi-mailako “Master profesionala”.
Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatu zuen. Bertan, Lanbide Heziketako sistemaren antolamendua garatzen da eta C, D eta, hala badagokio, E graduen izaera Duala adierazten da.
Lanbide Heziketa Dualaren bi erregimenak ezartzen dira, iraupena, enpresan gauzatzen eta ikasten den curriculum-ehunekoa eta prestakuntzan dagoen pertsonaren estatusa kontuan hartuta.
Erregimen orokorra: Enpresarekiko kontratu-loturarik Gabe.
Erregimen intentsiboa: Enpresarekiko kontratu-loturarekin, Ikas-ekinezko Prestakuntzarako Kontratu baten bidez. Baita enpresak ordaindutako beka baten bidez ere. Beka-modalitate hau 2028ko abenduaren amaierara arte erabili ahal izango da.
Lanbide Heziketa Dual Intentsiboak enpresako eta ikastetxeko ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu, Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxeen eta enpresa edo erakunde parekatuen baterako parte-hartzearen bidez.
Ikasleek enpresan egiten duten prestakuntzak lotura estua izan behar du heziketa-zikloaren lanbide-profilarekin eta programatutako espezializazioekin; horrela, produkzio-emaitza lortzeaz gain, enpresan egiten diren lan horiek ikasteko aukera eman behar dute, eta, azken batean, lanerako gaitasunak, espezializaziokoak eta enplegagarritasuna hobetzeko baliagarriak diren zeharkako beste gaitasun batzuk eskuratzeko aukera eman behar dute.
Lanbide-heziketako ikastetxeko tutoreak enpresako tutorearekin (instruktorea) adosten ditu enpresa edo erakunde parekatuan landu beharko dituen ikaskuntzaren emaitzak eta, ondorioz, ikasleek eskuratuko dituzten gaitasunak. Konpromiso hori prestakuntza-programa espezifiko batean gauzatzen da ikasle bakoitzarentzat eta enpresa edo erakunde parekatua bakoitzarentzat.
LH Dual Intentsiboaren helburuak
Lanbide Heziketa Dual Intentsiboaren helburua Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko aukera ematea da, ikastetxeen eta enpresen artean lankidetzan garatzen den ikaskuntza-prozesu baten bitartez.
Lan eginez ikasi,
baina ez lan egin ikasiz
LH Dual Intentsiboak gazteak lan-merkatuan sartzeko bidea erraztea bilatzen du, horretarako kalitateko enpleguak sustatuz. Produktu eta ekoizpen prozesuaren ordez langilearen kualifikazioa eta gaitasunari lehentasuna ematen die.
LH Dual Intentsiboaren abantailak
Enpresentzat
- Langile kualifikatuak, Euskal Herriko enpresen ekoizpen sarearen premietara egokitutakoak eta enpresetako prozesuetan eta kulturan ikasitakoak prestatzen ditu. Horrek enpresen lehiakortasuna areagotzen du.
- Enpresak programaren bidez pertsonak ezagutu eta hezitzeko sistema bat du.
- Esperientzia honek enpresako belaunaldi-erreleboa errazten du.
Ikasleentzat
- Ikasleek benetako lan-egoeretan dute ikasten eta lan-esperientzia handia lortzen. .
- Egindako lanaldiarekiko proportzionala den ordainsaria jasotzen dute, kontratuaren edo hitzarmenaren arabera, eta Gizarte Segurantzan kotizatuz hasten dute bere lan-bizitza.
- Enplegagarritasuna hobetzen du.
Ikastetxeentzat
- Lan-merkatuak behar dituen beharrei aurre egiteko informazio ezin hobea lortzen du.
- Enpresen eta ikastetxeen arteko loturak estutzen ditu.
- Enpresen ESK (Erantzun Sozial Korporatibo) politikak laguntzen ditu.
LH Dual Intentsiboaren MODELOAK
2 urteko modalitateak
2 urteko planen helburua da ikasleek zikloan barneratzen dituzten gaitasunak indartzea; 2.400 eta 2.700 ordu arteko iraupena dute osotara.
1. ikastaroa | 2. ikastaroa |
---|---|
Ikastetxea (Dual Orokorra) |
Ikastetxea |
Enpresa |
3 urteko modalitateak
3 urteko planen helburua da ekoizpen-prozesu konplexuak direla-eta enpresek dituzten beharrei behar bezalako erantzuna emango dien espezializazio bat eskuratzea; 3.400 eta 4.600 ordu arteko iraupena dute osotara.
1. ikastaroa | 2. ikastaroa | 3. ikastaroa |
---|---|---|
Ikastetxea (Dual Orokorra) |
Ikastetxea | Ikastetxea |
Enpresa | Enpresa |
Plan biek 83/2015 Dekretuaren babesa dute eta bi modu hauetara gauza daitezke:
- Txandakako prestakuntzarako kontratua: Modalitate honetan, ikasleek langabezian eta Lanbiden izena emanda egon beharko dute. Ordainsaria aplikatuko den hitzarmen kolektiboak adierazten duena izango da, edo, bestela, Langileen Estatutuko 11-2.m) artikuluan adierazten dena. Ez dago adin-mugarik. Langabeziarako kotizatzen du.
- Beka: Modalitate honetan ez dago adin-mugarik. Komenigarria da ikasleak langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea. Ordainsaria urteko LGSan aipatzen da, eta Gizarte Segurantzan kotizatzen du. Ez du langabeziarako kotizatzen. Beka-modalitate hau 2028ko abenduaren amaierara arte egongo da martxan