Galdera usuenak

Argitu hemen Euskadiko LH Dual Intentsiboari buruzko zalantza ohikoenak. Aukeratu kategoria hauetako bat.

Prestakuntza horretan, ikas-ekinezko erregimeneko irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak partekatzen dituzte lanbide-heziketako ikastetxeak eta enpresak. Lanaren bidez ikastea da helburu nagusia, eta ez ikasten lan egitea.

LHko ikastetxeko tutoreak heziketa-programa bat adosten du enpresako tutorearekin, eta bien artean kontrolatzen eta ebaluatzen dute enpresan eman beharreko prestakuntza, ezagutzak sendotzeko eta sakontzeko eta ikasleen gaitasunak eta kualifikazioa bermatzeko.

BETI, ikasleak bere prestakuntza osatzeko eta hobetzeko helburu argi bat eramaten du enpresara, eta prestakuntza horren programazioaren pisua LHko ikastetxeari dagokio.

ENPRESAK EZ DU, INOLA ERE, IKASTETXEA ORDEZKATZEN. Ikastetxeak hartzen du bere gain programazioa egiteko erantzukizuna, baita jarraipen-plana eta ebaluazio-sistema diseinatzeko eta gauzatzeko ardura ere.

Bai programazioa bai egitasmoen plangintza goitik behera zehazten dira ikastetxearen eta enpresaren artean, eta enpresan egin beharreko jardueren plan zehatz bat eraman ohi dute erantsita, lortu nahi diren ikaskuntza-helburuen araberakoa. Lanpostuak tituluaren profil profesionalaren araberakoak izan behar dira.

Bai, edozeinetan. Lanbide-familia guztietan eta ziklo guztietan egin daiteke LH Dual Intentsiboaren modalitatea. Neurrira egindako prestakuntza behar duten espezialitate batzuetan dagoen langile-premia, langile kualifikatuen eskasia, belaunaldi-erreleboa eta abar direla-eta, ziklo batzuetarako errazagoa da Txandakako LH Dual Intentsiboa egiteko prest dauden enpresak aurkitzea. Tradizionalki, heziketa-ziklo industrialak dira adierazgarrienak.

Kualifikazio-maila handiko profesionalak, ikastetxe-enpresa txandakako heziketa jasotakoak, LHko ikastetxeetatik programatu eta planifikatuta. LHko ikastetxeak berak adosten, programatzen, kontrolatzen eta ebaluatzen ditu enpresan gauzatu beharreko prestakuntzaren nondik norakoak, eta hori du bermerik behinena.

Belaunaldi-erreleboa bermatuko duten espezialistak. Nola lortzen dira espezialista horiek? Haien ikaskuntzak sendotuz, zeharkakotasuna bermatuz, profesional balioanizdunak, prestakuntza-oinarri zabalekoak, enpresa bereko edo beste bateko beste edozein lanpostutara berehala moldatzeko modukoak prestatuz.

Euskadiko LH Dual Intentsiboaren eredua pertsonak behar bezala prestatzeko eta profesional onak lortzeko helburuarekin diseinatutako bi modalitatetan oinarrituta ari da garatzen. Modalitate horietako bat LHko Zikloetan jasotako gaitasunak sendotzeko dago pentsatuta; eta bigarrena, berriz, enpresa batzuek teknologietan eta produkzio prozesu aurreratuetan konplexutasun handiagoa izateko dituzten beharrei erantzutea helburu duen espezializazio profesional bat jasotzeko.

Lanbide Heziketa Dual Intentsiboa, Ikas-ekinezko prestakuntzarako kontratuaren bidez gauzatzen da, edo lankidetza-hitzarmen baten bidez parte hartzen duten ikastetxeen eta dagokion sektoreko enpresen artean, ikasleek enpresek ordaindutako prestakuntza-programetarako beken bidez konpentsatzeko erregimen batekin.

83/2015 Dekretua, ekainaren 2koa, Euskadiko Autonomia Erkidegoan Txandakako Lanbide Heziketa Duala ezartzen duena.

2012ko urriaren 3ko AGINDUA, prestakuntza eta lana txandakatzeko gazteentzako HEZIBI programa.

2014ko abenduaren 10eko AGINDUA, zeinaren bidez aldatzen baita prestakuntza eta lana txandakatzeko gazteentzako HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzen dituen AGINDU bateratua.

2016ko uztailaren 27ko AGINDUA Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez lanbide-espezializazioko zazpi programa eta horiek baimendu eta emateko baldintza orokorrak ezartzen baitira.

659/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena.

Hezkuntza-Lanbide Heziketa Sailaren webgunea

LANGILEEN ESTATUTUA  11. Art Prestakuntza kontratuak.

Errege Decretua 1529/2012, azaroaren 8koa  prestakuntza eta ikaskuntza kontratua garatu eta lanbide-heziketa dualeko oinarrizko alderdiak arautzen duena.

Agindua ESS/2518/2013, abenduaren 26koa, prestakuntzarako kontratuaren alderdi hezigarriak arautzen duena, ERREGE DEKRETUA 1529/2012, Azaroaren 8 koa, prestakuntza eta ikaskuntza kontratua garatu eta lanbide-heziketa dualeko oinarrizko alderdiak arautzen duena garatuz

Legea 43/2006, Abenduaren 29 koa, hazkunde eta enplegu hobekuntzarako. 6 garren artikulua. Alde batera uzteak. 1.- Programa honetan aurreikusten diren hobariak ez dira onartuko kasu hauetan

Errege Dekretua 32/2021, abenduaren 28koa, lan-erreformarako, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko premiazko neurriei buruzkoa.

Errege Decretua 1/2023, urtarrilaren 10ekoa, lan-kontrataziorako pizgarrien eta artisten gizarte-babesa hobetzearen arloan presako neurriak hartzekoa.

Hezkuntza-Lanbide Heziketa Sailaren webgunea

Txandakako Prestakuntzarako Kontratuaren bidez.

SEPEren webgunea – Ikas-ekinezko prestakuntzako kontratazioa

40 ordu, gehienez ere.

Ez, enpresa hori nazio-lurraldean egon ezean, Estatuko araudiaren arabera arautzen baita.

Kontratuaren helburua txandakako erregimenean (hau da, prestakuntza eta lana konbinatuz) diharduen langilearen kualifikazio profesionala lortzea da; horrek esan nahi du langileak ezagutza teorikoak ez ezik praktikoak ere bereganatu behar dituela.

El contrato de formación en alternancia dará derecho, durante su vigencia, incluidas sus prórrogas, en los términos establecidos en el artículo 10, a una bonificación de 91 euros/mes. Asimismo, el citado contrato dará derecho a una bonificación de 28 euros/mes en las cuotas de la persona trabajadora a la Seguridad Social y por los conceptos de recaudación conjunta.

1. La transformación en indefinidos de contratos formativos a la finalización de su duración inicial o prorrogada, cualquiera que sea la fecha de su celebración, dará derecho a una bonificación en la cotización, en los términos establecidos en el artículo 10, de 128 euros/mes durante tres años. En el caso de mujeres, dicha bonificación será de 147 euros/mes.

  • LANBIDE zerbitzuaren diru-laguntza. HEZIBI

Izenpetu duten enpresek, askoz jota, 2000,00 euroko dirulaguntza jasoko dute urteko.

18 urtez beherekoek ezin dute egunean 8 ordu baino gehiago egin enpresan, eskola-orduak barne, eta bi atseden egun izan behar dituzte. 18 urtetik gorakoentzat, 34.2 artikulua. Egunean, gehienez 9 ordu lan egin daitezke, hitzarmenak besterik ez badio, eta astean 40 ordu izan beharko dira guztira. Lan-orduak eta eskola-orduak barne hartuta.

Asteko ordu-banaketak ez du zertan beti berdina izan, baldin eta hala hitzartu bada enpresako sindikatu batzordearekin. 36.3 artikulua. Hilabete batez goizez eta beste batez arratsaldez aritzea ez da txandatzat hartzen.

Gainerako langileen kasuan egiten den bezala, Langileen Estatutuaren 38. artikuluan xedatutakoa hartu beharko da kontuan: “Urteko oporraldia ordaindutakoa da, ezin da kalte-ordain ekonomikoz ordezkatu, eta hitzarmen kolektiboan edo banakako kontratuetan itundutako iraupena izango du. Inola ere ez da hogeita hamar egun natural baino gutxiagokoa izango”. Beraz, gutxienez urtebeteko iraupeneko kontratua duten enpresako gainerako langileek bezala, langile hauek hitzarmenak zehaztutako opor-egunetarako eskubidea izango dute, nahiz eta lanean benetan emandako denbora txikiagoa izan aplikatzekoa den hitzarmenak edo araudiak zehaztutako lanaldiaren guztikoarena baino.

Gainera, kontratuaren formulario ofizialean bertan, bere Bosgarren klausulan, espresuki xedatzen da oporraldiak 30 egun naturaleko iraupena izango duela gutxienez.

Ondorioa: aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan zehaztutako urteko opor-egun guztiez gozatzeko eskubidea dute, eta aplikatzekoa den hitzarmenik egon ezean, 30 egun naturaleko oporraldi batez gozatzeko eskubidea izango dute gutxienez.

Bai, haren ikas-ekinezko prestakuntza kontratua une horretan egiten ari den zikloak ematen duen kualifikazioaren araberakoa izango da.

Kontratuaren baldintzak kualifikazio horri dagozkionetan oinarrituko dira.

 

Langileen Estatutua

Art. 11. Contratos formativos

2.  a) Se podrán realizar contratos vinculados a estudios de formación profesional con personas que posean otra titulación siempre que no haya tenido otro contrato formativo previo en una formación del mismo nivel formativo y del mismo sector productivo.

Bai, kontratu mota honek langabeziaren babesa du, baita Soldatak Bermatzeko Funtsaren babesa ere, horretarako bete beharreko baldintzak betez gero behintzat. Gizarte Segurantzaren babes-ekintzak arrisku guztiak, egoera babesgarri guztiak eta prestazio guztiak hartuko ditu barne, baita Langabezia Prestaziorako Eskubidea eta Soldata Bermatzeko Funtserako Eskubidea ere.

Aldi baterako ezintasuna, jaiotza, adopzioa, adopzio-helburuko zaintza, harrera, haurdunaldiko arriskua, edoskitzaroko arriskua, genero-indarkeriaren zenbaketa etengo dute. kontratuaren iraupena.
Prestakuntza-kontratuaren helburua LHko titulua lortzea da; horretarako, ebaluazioa ekainean egingo da. Aurrez aipatutako egoerak luzeak izango direla aurreikusten bada, kontsultatu prestakuntza-zentroari.
Langileen Estatutua
11. artikulua. Prestakuntza-kontratuak2- a) 3. paragrafoan araututako praktika profesionala lortzeko prestakuntza-kontratu bat hitzartzeko eskatzen diren titulazio edo ziurtagiriek aitortutako lanbide-kualifikaziorik ez duten pertsonekin egin ahal izango da.

Aurrekoa gorabehera, lanbide-heziketako edo unibertsitateko ikasketei lotutako kontratuak egin ahal izango dira beste titulazio bat duten pertsonekin, baldin eta prestakuntza-maila bereko eta produkzio-sektore bereko prestakuntzan aurretik beste prestakuntza-kontraturik izan ez badute.

Heziketa-zikloetarako ez da adin-mugarik aplikatuko, baldin eta gutxienez 16 urte baditu.
Langileen Estatutua

11. artikulua. Prestakuntza-kontratuak

2- k) Ikas-ekinezko prestakuntza-kontratuarekin kontratatutako pertsonek ezin izango dute ordu osagarririk edo aparteko ordurik egin, 35.3 artikuluan aurreikusitako kasuan izan ezik. Era berean, ezin izango dute gaueko lanik (22:00-6:00) edo txandakako lanik egin.

Salbuespen gisa, aipatutako aldi horietan lan-jarduerak egin ahal izango dira prestakuntza-planean aurreikusitako ikaskuntzak eskuratzeko prestakuntza-jarduerak ezin badira beste aldi batzuetan garatu, jardueraren izaera dela-eta.

Langileen Estatutuan jasota dauden arrazoietako edozeinengatik iraungiko da kontratuta: alderdien arteko adostasunez, hitzartutako denbora amaitu delako, edo kontratuaren xedeko lana edo zerbitzua burutu delako, langilea kaleratua izan delako, legez bidezkoak diren arrazoi objektiboak bitarteko direla, eta abar.

Orientabide egokiak izanez gero, modu errazean antola daiteke.

Behin enpresako lanpostuak aztertuta, ikastetxeko tutoreak, enpresako tutorearekin batera (instruktorea), proposamen bat egingo du aurreikusitako ikaskuntza-emaitzak lortzeko adosten diren jardueren inguruan.

Aldian-aldian enpresarekin harremanetan jartzea gomendatzen da, eta ikastetxeko eta enpresako tutoreen artean beharrezkotzat jotzen diren jarraipen-kontaktu guztiak egiten dira.

Ebaluazio-irizpide batzuk ezarriko dira programatutako jarduerak ebaluatzeko eta dagokion moduluko ikaskuntza-helburuak lortzen direla ziurtatzeko.

Ez.

Kontratua duten ikasleek, beste edozein langilek bezala, Gizarte Segurantzaren estaldura dute.

Baka kasuan, enpresak Gizarte Segurantzan altan eman behar ditu ikasleak.

Beka modalitatean bada aseguru osagarri bat Hezkuntza Sailak kontratatua, dual orokorrean bezalaxe.

Ikasle horiek ez dute eskola-asegururik, enpresak babestuta daude Gizarte Segurantzan alta emanda, edo, bestela, aseguru pribatu bat egin beharra daukate.

Prestakuntza-beka ematen duen enpresari dagokionez, ikasleak, Gizarte Segurantzan alta emanda egonik, babestuta daude laneko gertakarien aurrean; 1493/2011 Errege Dekretuaren 3. artikuluaren arabera, babes-ekintza Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrari dagokiona izango da.

Ikastetxeek aukeraketa-arau batzuk ezartzen dituzte, ikasleen errendimendu akademikoaren eta gisako irizpide batzuen arabera. Enpresak egoki irizten badio, aurrez aurreko elkarrizketa bat ere egin daiteke.

Irakasle-taldeak adostuko du zein ikasle proposa daitezkeen beren burua aurkezten duten guztien artean, ikastetxeak berak ezarrita izango dituen hautespen-irizpide batzuetan oinarrituta.

Ikastetxeko tutoreak ikasleak enpresan garatutako jardueren jarraipena eta ebaluazioa egiten du. Babesa emango dio enpresako tutoreari eta harekin batera egingo du ikaslearen ebaluazioa.

Emaitzak hobeak dira prestakuntza dual intentsiban. Hainbat faktorerengatik da hori horrela: besteak beste, ikasleak motibazioa handiagoa duelako eta prestakuntza bikoitza duelako, ikastetxekoa eta enpresakoa. Benetako lanbide-jarduerarekin kontaktuan egoteak, batetik, eta enpresaren eta ikastetxearen etengabeko jarraipenak, bestetik, erraztu egiten dute ikaskuntza-prozesua.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak horretarako duen aplikazioaren bidez aurkeztu behar du ikastetxeak bere plana.

Bai, plan normaletarako maiatza-ekaina-uztaila izango litzateke, baina irailean eta urrian ere formaliza daitezke.

Hiru urtean zehar, ikasleek 1.800 ordu baino gehiago ematen dituzte enpresan lanean, beren burua espezializatzen, teknologiak erabat mederatzera iritsi arte. Belaunaldi-erreleboa zurtatuko duten espezialistak bilatzen dira, ikasleen ikaskuntzak sendotuz, zeharkakotasuna bermatuz, oinarri zabaleko profesional polibalenteak, enpresa bateko beste lanpostu batera edo beste enpresa batzuetara berehala egokitzeko modukoak, prestatuz. Eredu honetan ikasleek ez dute ikastetxeko eskola-ordurik galtzen; alderantziz, orduak gehitzen dira enpresan behar bezalako prestakuntza jaso dezaten.

Lanbide-heziketako zikloak emateko baimenduta dauden eta dagokion sektoreko enpresekin hitzarmenak dituzten ikastetxeak.

Ikasleen ebaluazioak egiteko ardura ikastetxeko modulu profesionaletako irakasleena izango da, baina ikasleak egondako enpresako instruktoreen ekarpenak eta enpresan egindako jardueren emaitza ere kontuan hartuak izango dira.

Programan parte hartu nahi duten ikastetxeek Eusko Jaurlaritzaren aplikazioan aurkeztu behar dute Plana, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak onespena eman diezaion. Honako datu hauek zehaztu behar dituzte:

Lanbide Heziketako tituluaren izena eta haren profil profesionala, hura osatzen duten lanbide-moduluak eta gaitasun-unitateak barne.

Programan parte hartuko duten ikasleen identifikazioa eta txandakako heziketa-planak gauzatuko diren enpresaren datuak.
Ikastetxeko tutoreen identifikazioa.

Kontratuaren iraupen osoa, kontraturako aurreikusitako ordu kopurua urtean, bai eta ikastetxeko (eta, hala badagokio, enpresako) prestakuntzarako aurreikusitako denbora ere.

Bai, beti. Gainera, prestakuntzak zerikusia izan behar du tituluaren kualifikazioarekin. Ikastetxeetan eta enpresan emango da, eta ikasleak titulua lortzeko behar diren gaitasunak garatuko dituela ziurtatuko da.

Ikastetxeak pertsona bat (irakasle bat) izendatu beharko du programazioaren tutore arduradun gisa, besteak beste prestakuntzaren jarraipena eta irakasle-taldearen eta/edo parte hartzen duten tutoreen ebaluazioaren koordinazioa egin dezan. Pertsona hori, gainera, enpresarekiko solaskidea izango da, ikas-ekinezko prestakuntza dualean ezarritako prestakuntza- eta lan-jardueraren garapenerako bidean.

Honako hauek batez ere:

Ikasleak enpresan programaturiko jarduerak egiteko behar duen guztia antolatzea.

Ikaslea enpresan egongo den lekuari edo lekuei buruzko arrisku espezifikoen ebaluazio bat prest edukitzea.

Kontratu edo beka bidez egin beharreko ekarpen ekonomikoa egitea.

Ikasleak Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean sartzea.

Enpresan tutore bat izendatzea. (Instruktorea)

Ikasleen enpresa-egonaldiaren jarraipena eta lortutako ikaskuntzen ebaluazioa egiteko orduan ikastetxeko irakasleekin elkarlanean aritzea.

Enpresan ikasleez arduratuko diren pertsonei beharrezko prestakuntza ematea, jarraipen egoki bat egin ahal izango dutela bermatzeko.

Ez, Ikas-ekinezko Prestakuntza Kontratua izango da, eta horren ordez bekaren aukera erabili ahal izango da.

Ez. Dena dela, sarritan, langile kualifikatuen eta ongi prestatuen beharra duenean, enpresak dagoeneko ezagutzen dituen ikasle horiek kontratatzen ditu, berak prestatutako horiek, dagoeneko lan-poltsan sartuta daudenak.

Ikastetxeko tutorearekin harremanetan jarri eta egoera birbideratzeko estrategiak ezarri.

Ikasleak egin beharreko zereginak planifikatu behar ditu, hitzartutako jarduera-plangintzaren arabera betiere. Horretaz gainera, ikaskuntzen jarraipena egin eta dagozkion balorazioak egiten lagundu behar dio ikastetxeko pertsona tutoreari.

Euskal Autonomia Erkidegoko edozein Lanbide Heziketako ikastetxerekin eta/edo enpresa-elkarterekin harremanetan jarriz gero. Prestakuntza dual intentsibako proiektuen bideragarritasunari buruzko informazioa jaso eta baloratu ahal izango da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Prestakuntza Dual Intentsiboko ereduan kontratuak urtebete edo gutxiago iraungo du. Inoiz ez enpresan gutxienez 800 ordu egon izana

Lanaldi osoa da (lanaldiaren %65 gehienez enpresako prestakuntzarako zuzendua txandakako lehen urtean).

 

Gizarte Segurantzarako kuotetan murrizketaz gozatzeko eta LANBIDE zerbitzuaren diru-laguntza jasotzeko aukera.

Bai, laneko araudiak hala xedatzen dituen guztiak.

Ez.

Modalitatearen araberakoa izango da.

Oro har, enpresan benetan egindako lanagatik ordainduko da, bai eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota ere. Kuota hori hobaria izan daiteke, bai bekan, bai kontratuan.

  • Kontratu-modalitatean

Ordainsaria aplikatuko den hitzarmen kolektiboan kontratu horietarako ezarritakoa izango da. Ohiko aurreikuspenik ezean, ordainsaria ezin izango da ehuneko hirurogei baino txikiagoa izan lehen urtean, ezta ehuneko hirurogeita hamabost baino txikiagoa bigarrenean ere, hitzarmenean lanbide-talderako eta betetako eginkizunei dagokien ordainsari-mailarako finkatutakoari dagokionez, benetan lan egindako denboraren proportzioan. Ordainsaria ez da inola ere izango lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa, benetako lan-denboraren proportzioan.

SEPEren webgunea – Ikas-ekinezko prestakuntzako kontratazioa

  • Beka-modalitatean

Urteko lanbide arteko gutxieneko soldata, benetako lan-denboraren proportzioan

Bai.

GSLOren berrogeita hamabigarren xedapen gehigarriak jasotzen duen moduan. (2023/10/01etik dago indarrean)

Bai. Urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuak jasotzen duen bezala, betiere kontuan hartuta bekaduna, alderdi horiei dagokienez, besteren konturako langilearekin parekatutako langile gisa hartzen dela.

Enpresak, bere harrera-planean, lanpostuko arriskuei, prestakuntzari eta babes-neurriei buruzko informazioa eskainiko dio ikasleari. Txanda-aldiak egiten hasi baino lehen, lan-arriskuen prebentzioari dagokion prestakuntza-unitatea (oinarrizko maila) egina beharko du izan ikasleak.

Lankidetza-hitzarmena izenpetuta, ikaslearen lan-kontratua edo prestakuntza-beka modalitateko prestakuntza-hitzarmena eta ikaslea Gizarte Segurantzan alta emanda dagoelako agiriak, indarrean dagoen lan-legediak ezartzen duen gainerako dokumentazioaz gainera.

Ez. Lan-harreman bakarra dago ikas-ekinezko prestakuntza-kontratuaren modalitatean

Enpresaren premietara, prozesuetara eta kulturara egokitutako langile kualifikatuak prestatzen ditu. Belaunaldi-erreleboa errazten du. Langileak erakartzeko eta aukeratzeko tresna bat da. Enpresak LANBIDE zerbitzuaren diru-laguntza bat izan dezake.

Enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du, giza baliabideen kudeaketa hobetzen duen neurrian: enpresan sartzeko beharrezko diren gaitasun eta trebetasun pertsonal eta profesionalak dituen giza kapital bat izateko aukera ematen du.

Prestakuntza praktikoa garatzen du, eta enpresaren parte-hartze aktiboa prestakuntzarako jardueren diseinuan; beraz, pertsona bat enpresaren premien, prozesuen eta kulturaren arabera prestatzeko aukera eskaintzen du.

Kalifikazio eta garapen pertsonala hobetzen duen lanbide-heziketa bat bermatzen da.

Horregatik, kontratatutako langilearen gaitasunak eta laneko errendimendua handitzen ditu.

Enpresak parte hartzen du pertsonen prestakuntza eta enplegagarritasuna sustatzeko gizarte erantzukizunean.

Euskadiko enpresa industrialak kezkatuta daude prozesuek eta kualifikazio-premiek zer bilakaera daramaten ikusita. Euskadiko ereduak lanean dihardu premia horri erantzun bat emateko, prestakuntza handiko profesionalak behar dira gero eta konplexuagoak diren produktuentzat.

ENPRESARI ETA PERTSONEN ENPLEGAGARRITASUNARI ERANTZUTEN DION EREDU BAT DA. Ikaslea beharren arabera espezializatzen duena, malgua, enpresarekin lotua, eta etorkizunari eta berrikuntzari begira dagoena. Ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetzarekin, berrikuntzarekin, prozesu proaktiboen konplexutasunari aurre egiteko prestakuntzarekin konprometituta dagoena.

Kasu horretan, ikasleak borondatezko baja aurkezten du, dokumentua plataformara igotzen da. Ikaslea ikastetxera itzultzen da, LANBIDE jakinaren gainean jartzen da, baja izapidetu eta diru-laguntzaren ordainketa kudeatu dezan. Kasu honetan, enpresak ez du diru-laguntza galtzen.

Honako hau:

1. Ikas-ekinezko Prestakuntza kontratatutako pertsonei buruzkoa.

2. Bete beharreko lanpostuari buruzkoa.

3. Prestakuntza-jardueraren edukiari buruzkoa.

Lanean benetan emandako denbora ezin izango da izan hitzarmen kolektiboan zehaztutako gehienezko lanaldiaren (edo, halakorik ezean, legezko gehienezko lanaldiaren) %65 baino handiagokoa lehenengo urtean zehar edo %85 baino handiagokoa bigarren urtean zehar.

Enpresan benetan lan egindako gutxieneko iraupena ez da inoiz 800 ordu baino laburragoa.

Enpresak egoki iritzi bezainbeste, betiere hitzarmen kolektiboan mugaren bat ezartzen ez bada.

Txandakako prestakuntzarako kontratuaren modalitatean, 1/2023 Errege Lege Dekretuaren 23. artikuluaren arabera

Beka-modalitatean,

Ikastetxeko eta sektoreko enpresa batean jasotako prestakuntza kontratu batekin edo beka batekin uztartzea.

Eotentzial profesionala garatzea.

lan-egoera errealetan ikastea.

Esperientzia profesionala lortzea.

Enplegagarritasuna hobetzea.

Berez, ikastetxearen lana da.

Ikastetxeak ezartzen ditu, irakasle-taldearen bitartez, ikasleak enpresan sartu ahal izateko irizpide orokorrak. Lanbide-heziketako ikastetxean ezarritako eta enpresarekin adostutako gaitasun- eta egokitasun-irizpide objektiboak izango dira.

Irizpide horiek kontuan hartuko dituzte, lehentasunez, eskola-errendimendua eta lanbide-heziketako ikastetxeko eskola-jardueretara joatea, bai eta gaitasun pertsonalak ere, hala nola talde-lanerako gaitasuna, erabakiak hartzeko gaitasuna eta berrikuntzarako eta sormenerako gaitasuna.

 

Ikaslea kontratatua izan daiteke edo prestakuntza beka bat jaso dezake.

Ez. Ikasleak prestakuntza-programetarako beken bidez konpentsatzeko araubidea da.

Lana eta ikasketa bateratzeko aukera ematen du.

Diru-laguntza zer motatakoa den eta familia-unitatearen errenta zenbatekoa den. Edozein modutan, bekaren zenbatekoa familia-unitatearen diru-sarreren zenbatekoari gehituko zaio.

Bai, ikasleak ikastetxeak eta enpresak izenpetutako ziurtagiri bat jasoko du amaieran.

Bai, baina enpresak ez lituzke Gizarte Segurantzako hobariak izango

Ikus Bazterketei buruzko urtarrilaren 10eko 1/2023 Errege Lege Dekretuaren 11. artikulua

Kasu horretan, ikastetxeak ikasketak amaitzeko aukera bermatuko du.

Bai. Dena dela, baliteke enpesako jarduera batzuk egitea debekuta izatea.

Bai kontratu-modalitatean, bai bekan, enpresan gutxienez 800 ordu eman behar dira.

Ez. Prestakuntza-programek, “beka” deitu ohi ditugun horiek, ez dakarte, berez, inolako lan-harremanik. Izan ere, ez dute langabeziarengatik kotizatzen; beraz, bekadunak ez du, ezta ere, prestazio hori jasotzeko eskubidea sortzen.

Mota horretako bekaren bat duten edo etorkizunean izango duten pertsonak Gizarte Segurantzaren sisteman txertatuta geratzen dira. Beka hori finantzatzen duten enpresek edo erakundeek altan eman behar dituzte ikasleak Gizarte Segurantzan, baina ematen ez badituzte, bekadunak berak eskatu ahal izango du alta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian. Kotizazioak izango duen kostua kalkulatzeko, urtero prestakuntza-kontratuetarako ezartzen diren kuotak hartzen dira erreferentziatzat.

Kotizazioak Gizarte Segurantzako arrisku guztiak estaliko ditu, langabezia izan ezik: bekadunak erretiro prestazioak eta lan istripuaren edo gaixotasunaren ondoriozko aldi baterako baliaezintasun- eta ezintasun-prestazioak jasotzeko eskubidea izango du.

Bai, kasu guztietan; gainera, hala egin ezean, enpresak dirulaguntza galduko luke.