LH Dual Intentsiboaren abantailak ikasleentzat
Urtetik urtera gehiago dira heziketa eredu honetan parte hartzea erabakitzen duten ikasleak. Ez dira gutxi eredu horrek ikasleei dakarzkien abantailak:
- Ikasleek benetako lan-egoeretan dute ikasten eta lan-esperientzia handia lortzen.
- Egindako lanaldiarekiko proportzionala den ordainsaria jasotzen dute, kontratuaren edo hitzarmenaren arabera, eta Gizarte Segurantzan kotizatuz hasten dute beren lan-bizitza.
- Enplegagarritasuna hobetzen du.
%0
dira kontratua lortu duten ikasleak
Parte hartzeko baldintzak
- Parte hartu nahi duten ikasleek Lanbide Heziketan matrikulatuta egon behar dute.
- Lan-kontratazioa dakarren prestakuntza dual intentsiboaren kasuan, langabezian eta enplegu-eskatzaile aktibo gisa alta emanda egon beharko du. Lan-kontrataziorik ez dakarren prestakuntza dual intentsiboaren kasuan (Bekan), gomendagarria da enplegu-eskatzaile aktibo gisa alta emanda egotea. Prestakuntza sustraitzeagatik bizileku-baimena duten atzerritarrak altan egon daitezke enpleguaren aurreko zerbitzuen eskatzaile gisa prestakuntza hasten den unean, baina ez enplegu-eskatzaile gisa.
- Kontratu bidezko modalitatearen kasuan ez dago adin-mugarik
- Beka bidezko modalitatean ez dago adin-mugarik.

LH Dual Intensiboaren MODELOAK
2 urteko modalitateak
2 urteko planen helburua da ikasleek zikloan barneratzen dituzten gaitasunak indartzea; 2.400 eta 2.700 ordu arteko iraupena dute osotara.
1.ikastaroa | 2. ikastaroa |
---|---|
Ikastetxea (Dual Orokorra) |
Ikastetxea |
Enpresa |
3 urteko modalitateak
3 urteko planen helburua da ekoizpen-prozesu konplexuak direla-eta enpresek dituzten beharrei behar bezalako erantzuna emango dien espezializazio bat eskuratzea; 3.400 eta 4.700 ordu arteko iraupena dute osotara.
1. ikastaroa | 2. ikastaroa | 3. ikastaroa |
---|---|---|
Ikastetxea (Dual Orokorra) |
Ikastetxea | Ikastetxea |
Enpresa | Enpresa |
Plan biek 83/2015 Dekretuaren babesa dute eta bi modu hauetara gauza daitezke:
- Txandakako Prestakuntzarako kontratu baten bitartez: modalitate honetan Gizarte Segurantzaren babes-ekintzak kontingentzia babesgarri eta prestazio guztiak hartuko ditu, langabezia barne.
- Beka bidez: Espezializazio programei ere babesa ematen die. Antzeko ordainsariak jasotzen dituzte eta Gizarte-Segurantzarako kotizatzen du langabezia-prestazioa kenduta.