Webgunearen sarrera eta erabilera baldintzak

www.fpeuskadidual.eus webgunea informatzeko, kontsultatzeko eta TKNIKA, LANBIDE HEZIKETARI APLIKATUTAKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZAKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ZENTROA erakundearekin harremanetan jartzeko sortu da.

Identifikazioa

www.fpeuskadidual.eus webgunea TKNIKA, LANBIDE HEZIKETARI APLIKATUTAKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZAKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ZENTROA erakunde publikoaren titulartasunekoa da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko erakundea, IFK S4833001C, helbidea Zamalbide auzoa, zk./g., ERRENTERIA PK 20100 (GIPUZKOA), eta (+34) 943082900 telefono-zenbakia eta info@tknika.eus posta elektronikoa dituena.

Kondizioak eta Baldintzak

www.fpeuskadidual.eus webgunean nabigatzeak berekin dakar hura arautzen duten eta haren orriei eta edukiei aplikatzen zaizkien kondizioak eta baldintzak onartzea. Webgune honen atal batzuetan erabilera-kondizio eta -baldintza espezifikoak aplika daitezke, eta erabiltzaileak onartu egin beharko ditu horiek eskuratzeko, bistaratzeko edo kontsultatzeko. Oharrak eta baldintzak erabiltzailearen esku daude webgune honen orri nagusian edo homepage-an, eta erabiltzaileak sartu eta edozein unetan deskargatu ditzake kontsultatzeko eta/edo irakurtzeko.