Ereduaren kudeaketa eta garapena
Txandakako LH Dualeko ereduaren kudeaketa 3 etapatan banatzen da:
Hasiera
- Ikastetxearen eta enpresaren artean LH Dualeko proiektu bat edo plan bat prestatzea ikasleentzat.
- Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari baimena eskatzea.
- Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuaren edo bekaren modalitatea zehaztea, eta azken kasu horretan, ikastetxearen eta enpresaren arteko lankidetza-hitzarmena zehaztea.
Jarraipena
- Ikaslearen jarduna kontrolatzea.
- Ikaslearekin eta enpresako tutorearekin bilerak ezartzea.
- Bitarteko ebaluazioak egitea.
Azken ebaluazioa
- Azken ebaluazioa egitea.
- LH Dualeko planaren txostena idaztea.
- Ikastetxeko tutorearen, ikasleen eta enpresaren gogobetetasun-inkestak kudeatzea.
Parte hartzeko baldintzak
- Euskadiko Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako ikastetxe guztiek ―publiko zein pribatu izan― har dezakete parte txandakako LH Dualeko ereduan, baldin eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren aurretiazko baimena badute
- LHko ikastetxeko tutoreak prestakuntza-programa bat adostuko du enpresako erakuslearekin, eta ikastetxeak bere gain hartuko du jarraipen-plana eta ebaluazio-sistema diseinatzeko eta gauzatzeko ardura, proiektuan parte hartzen duen enpresa bakoitzarekin koordinatuta.
- Ikasleek helburu garbi bat eramango dute enpresara, beren prestakuntza modu osoagoan hobetze aldera, eta ondo zehaztuta izango dituzte enpresan egin beharreko jarduerak, lortu nahi diren ikaskuntza-emaitzetan oinarri hartuta.
- Lanpostuek bat etorri behar dute ikasleak ikasten ari diren titulazioaren lanbide-profilarekin.
LH Dualaren MODELOAK
2 urteko modalitateak
2 urteko planen helburua da ikasleek zikloan barneratzen dituzten gaitasunak indartzea; 2.400 eta 2.800 ordu arteko iraupena dute osotara.
1. ikastaroa | 2. ikastaroa |
---|---|
Ikastetxea bakarrik |
Ikastetxea |
Enpresa |
3 urteko modalitateak
3 urteko planen helburua da ekoizpen-prozesu konplexuak direla-eta enpresek dituzten beharrei behar bezalako erantzuna emango dien espezializazio bat eskuratzea; 3.400 eta 4.700 ordu arteko iraupena dute osotara.
1. ikastaroa | 2. ikastaroa | 3. ikastaroa |
---|---|---|
Ikastetxea bakarrik |
Ikastetxea | Ikastetxea |
Enpresa | Enpresa |
Plan biek 83/2015 Dekretuaren babesa dute eta bi modu hauetara gauza daitezke:
- Prestakuntza eta ikaskuntzako kontratu baten bitartez: modalitate honetako ikasleek Lanbide zerbitzuan izena emandako 25 urtetik beherako langabetuak izan beharko dute.
- Beka bidez: modalitate honetan ez dago adin-mugarik. Espezializazio programei babesa ematen die. Gizarte-segurantzarako kotizatzen du eta antzeko ordainsariak jasotzen dituzte.