Lanean benetan emandako denbora ezin izango da izan hitzarmen kolektiboan zehaztutako gehienezko lanaldiaren (edo, halakorik ezean, legezko gehienezko lanaldiaren) %65 baino handiagokoa lehenengo urtean zehar edo %85 baino handiagokoa bigarren urtean zehar.
Enpresan benetan lan egindako gutxieneko iraupena ez da inoiz 800 ordu baino laburragoa.