Enpresaren premietara, prozesuetara eta kulturara egokitutako langile kualifikatuak prestatzen ditu. Belaunaldi-erreleboa errazten du. Langileak erakartzeko eta aukeratzeko tresna bat da. Enpresak LANBIDE zerbitzuaren diru-laguntza bat izan dezake.
Enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du, giza baliabideen kudeaketa hobetzen duen neurrian: enpresan sartzeko beharrezko diren gaitasun eta trebetasun pertsonal eta profesionalak dituen giza kapital bat izateko aukera ematen du.
Prestakuntza praktikoa garatzen du, eta enpresaren parte-hartze aktiboa prestakuntzarako jardueren diseinuan; beraz, pertsona bat enpresaren premien, prozesuen eta kulturaren arabera prestatzeko aukera eskaintzen du.
Kalifikazio eta garapen pertsonala hobetzen duen lanbide-heziketa bat bermatzen da.
Horregatik, kontratatutako langilearen gaitasunak eta laneko errendimendua handitzen ditu.
Enpresak parte hartzen du pertsonen prestakuntza eta enplegagarritasuna sustatzeko gizarte erantzukizunean.
Euskadiko enpresa industrialak kezkatuta daude prozesuek eta kualifikazio-premiek zer bilakaera daramaten ikusita. Euskadiko ereduak lanean dihardu premia horri erantzun bat emateko, prestakuntza handiko profesionalak behar dira gero eta konplexuagoak diren produktuentzat.
ENPRESARI ETA PERTSONEN ENPLEGAGARRITASUNARI ERANTZUTEN DION EREDU BAT DA. Ikaslea beharren arabera espezializatzen duena, malgua, enpresarekin lotua, eta etorkizunari eta berrikuntzari begira dagoena. Ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetzarekin, berrikuntzarekin, prozesu proaktiboen konplexutasunari aurre egiteko prestakuntzarekin konprometituta dagoena.