FAQs

Zein abantaila ditu enpresarentzat LH Dual Intentsibak?

26/04/2017|

Enpresaren premietara, prozesuetara eta kulturara egokitutako langile kualifikatuak prestatzen ditu. Belaunaldi-erreleboa errazten du. Langileak erakartzeko eta aukeratzeko tresna bat da. Enpresak LANBIDE zerbitzuaren diru-laguntza bat izan dezake. Enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du, giza baliabideen kudeaketa hobetzen duen neurrian: enpresan sartzeko beharrezko diren gaitasun eta trebetasun pertsonal eta profesionalak dituen giza kapital bat izateko aukera ematen [...]

Eta ikasleak borondatezko baja eskatzen badu?

26/04/2017|

Kasu horretan, ikasleak borondatezko baja aurkezten du, dokumentua plataformara igotzen da. Ikaslea ikastetxera itzultzen da, LANBIDE jakinaren gainean jartzen da, baja izapidetu eta diru-laguntzaren ordainketa kudeatu dezan. Kasu honetan, enpresak ez du diru-laguntza galtzen.

Zenbatekoa izango da lanean benetan emandako denbora?

26/04/2017|

Lanean benetan emandako denbora ezin izango da izan hitzarmen kolektiboan zehaztutako gehienezko lanaldiaren (edo, halakorik ezean, legezko gehienezko lanaldiaren) %65 baino handiagokoa lehenengo urtean zehar edo %85 baino handiagokoa bigarren urtean zehar. Enpresan benetan lan egindako gutxieneko iraupena ez da inoiz 800 ordu baino laburragoa.