Orokorra

Zer da Lanbide Heziketa Dual intentsiboa?

26/04/2017|

Prestakuntza horretan, ikas-ekinezko erregimeneko irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak partekatzen dituzte lanbide-heziketako ikastetxeak eta enpresak. Lanaren bidez ikastea da helburu nagusia, eta ez ikasten lan egitea. LHko ikastetxeko tutoreak heziketa-programa bat adosten du enpresako tutorearekin, eta bien artean kontrolatzen eta ebaluatzen dute enpresan eman beharreko prestakuntza, ezagutzak sendotzeko eta sakontzeko eta ikasleen gaitasunak eta kualifikazioa bermatzeko. BETI, [...]

Berdin aplika daiteke erdi-mailako zikloetan zein goi-mailako zikloetan? Edozein lanbide-familiatan eta lanbide-espezialitatetan aplika daiteke?

26/04/2017|

Bai, edozeinetan. Lanbide-familia guztietan eta ziklo guztietan egin daiteke LH Dual Intentsiboaren modalitatea. Neurrira egindako prestakuntza behar duten espezialitate batzuetan dagoen langile-premia, langile kualifikatuen eskasia, belaunaldi-erreleboa eta abar direla-eta, ziklo batzuetarako errazagoa da Txandakako LH Dual Intentsiboa egiteko prest dauden enpresak aurkitzea. Tradizionalki, heziketa-ziklo industrialak dira adierazgarrienak.

Nolako profesionalak bilatzen ditugu Euskadin LH Dual Intentsiboaren bitartez?

26/04/2017|

Kualifikazio-maila handiko profesionalak, ikastetxe-enpresa txandakako heziketa jasotakoak, LHko ikastetxeetatik programatu eta planifikatuta. LHko ikastetxeak berak adosten, programatzen, kontrolatzen eta ebaluatzen ditu enpresan gauzatu beharreko prestakuntzaren nondik norakoak, eta hori du bermerik behinena. Belaunaldi-erreleboa bermatuko duten espezialistak. Nola lortzen dira espezialista horiek? Haien ikaskuntzak sendotuz, zeharkakotasuna bermatuz, profesional balioanizdunak, prestakuntza-oinarri zabalekoak, enpresa bereko edo beste bateko [...]

Zein ezaugarri ditu, zehazki, Euskadiko LH Dual Intentsiboak?

26/04/2017|

Euskadiko LH Dual Intentsiboaren eredua pertsonak behar bezala prestatzeko eta profesional onak lortzeko helburuarekin diseinatutako bi modalitatetan oinarrituta ari da garatzen. Modalitate horietako bat LHko Zikloetan jasotako gaitasunak sendotzeko dago pentsatuta; eta bigarrena, berriz, enpresa batzuek teknologietan eta produkzio prozesu aurreratuetan konplexutasun handiagoa izateko dituzten beharrei erantzutea helburu duen espezializazio profesional bat jasotzeko.

Nola gauzatzen da Lanbide Heziketa Dual Intentsiboaren eredua?

26/04/2017|

Lanbide Heziketa Dual Intentsiboa, Ikas-ekinezko prestakuntzarako kontratuaren bidez gauzatzen da, edo lankidetza-hitzarmen baten bidez parte hartzen duten ikastetxeen eta dagokion sektoreko enpresen artean, ikasleek enpresek ordaindutako prestakuntza-programetarako beken bidez konpentsatzeko erregimen batekin.