Kualifikazio-maila handiko profesionalak, ikastetxe-enpresa txandakako heziketa jasotakoak, LHko ikastetxeetatik programatu eta planifikatuta. LHko ikastetxeak berak adosten, programatzen, kontrolatzen eta ebaluatzen ditu enpresan gauzatu beharreko prestakuntzaren nondik norakoak, eta hori du bermerik behinena.
Belaunaldi-erreleboa bermatuko duten espezialistak. Nola lortzen dira espezialista horiek? Haien ikaskuntzak sendotuz, zeharkakotasuna bermatuz, profesional balioanizdunak, prestakuntza-oinarri zabalekoak, enpresa bereko edo beste bateko beste edozein lanpostutara berehala moldatzeko modukoak prestatuz.