Prestakuntza horretan, ikas-ekinezko erregimeneko irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak partekatzen dituzte lanbide-heziketako ikastetxeak eta enpresak. Lanaren bidez ikastea da helburu nagusia, eta ez ikasten lan egitea.

LHko ikastetxeko tutoreak heziketa-programa bat adosten du enpresako tutorearekin, eta bien artean kontrolatzen eta ebaluatzen dute enpresan eman beharreko prestakuntza, ezagutzak sendotzeko eta sakontzeko eta ikasleen gaitasunak eta kualifikazioa bermatzeko.

BETI, ikasleak bere prestakuntza osatzeko eta hobetzeko helburu argi bat eramaten du enpresara, eta prestakuntza horren programazioaren pisua LHko ikastetxeari dagokio.

ENPRESAK EZ DU, INOLA ERE, IKASTETXEA ORDEZKATZEN. Ikastetxeak hartzen du bere gain programazioa egiteko erantzukizuna, baita jarraipen-plana eta ebaluazio-sistema diseinatzeko eta gauzatzeko ardura ere.

Bai programazioa bai egitasmoen plangintza goitik behera zehazten dira ikastetxearen eta enpresaren artean, eta enpresan egin beharreko jardueren plan zehatz bat eraman ohi dute erantsita, lortu nahi diren ikaskuntza-helburuen araberakoa. Lanpostuak tituluaren profil profesionalaren araberakoak izan behar dira.