Lan eginez ikasi
3 arrazoi LH Dual Intentsiboa aukeratzeko
Ikastetxeko prestakuntzaren eta enpresako ikastaldiaren arteko konbinazioak gazteak lan-merkatuan sartzeko bidea errazten du, eta onura handiak dakarzkie 3 aldeei.
LH Dual Intentsiboak enpresen premien araberako prestakuntza jasotzen duten langile kualifikatuak sortzen ditu.
Ikasleek, esperientziaren bidez, goi mailako kualifikazioa lortzen dute eta bere ikaskuntzan konpentsazio ekonomiko bat jasotzen dute.
Enpresako Prestakuntza Dualaren eredu berria 1. mailatik aurrera
Gure produkzio-sistemarekiko loturen garapena bultzatu nahi da, neurri handiagoan, enpresa-sarearen eta lanbide-heziketako ikastetxeen arteko lankidetza indartuz, batera balioa sortzeko.
Prestakuntza dualaren eredu berri horri esker, parte har dezakete zerbitzuen sektoreak, industria-sektoreak eta, bereziki, mikropymek, denda txikiek, hurbileko merkataritzak eta autonomoek.

Kontsultatu LH Dualaren lanbide-familien zerrenda eta ikusi haien barruan sartzen diren prestakuntza-zikloak.
Aurkitu Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, LH Dualaren alorrean, dagoen heziketa-eskaintza
Dokumentazioa eta berriak
Euskal Herriko enpresa esanguratsuenak Lanbide Heziketa Dualarekin bat egin dute
Petronor, Tubacex, ITP, Grupo Mondragon eta Uvesco enpresekin txandakako heziketa bultzatzeko iharduera protokolo bat harpidetu du Iñigo Urkullu lehendakariak. Euskal [...]
Enpresetan pertsonal kualifikatua txertatzeko Lanbide Heziketa Duala aukera ezin hobea dela dio Confebaskek
Lanbide Heziketa Dualaren zabaltze eta finkapenean Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin batera Confebaskek partaidetza aktiboa du. Europako Komunitateak erreferentziazko eredu bezala hartu [...]
Lanbide Heziketa Duala euskaraz egitea bultzatzen du Eusko Jaurlaritzak
Enpresan ikaslegoak egiten duen heziketa eskaintza euskaraz egitea bultzatu nahi da. Hau errazteko, ikaslegoak euskeraz egonaldia egite arren baliabide eta [...]