Lan eginez ikasi

Bideoa ikusi

3 arrazoi LH Duala aukeratzeko

Ikastetxeko prestakuntzaren eta enpresako ikastaldiaren arteko konbinazioak gazteak lan-merkatuan sartzeko bidea errazten du, eta onura handiak dakarzkie 3 aldeei.

LH Dualak enpresen premien araberako prestakuntza jasotzen duten langile kualifikatuak sortzen ditu.

Ikasleek, esperientziaren bidez, goi mailako kualifikazioa lortzen dute eta bere ikaskuntzan konpentsazio ekonomiko bat jasotzen dute.

Enpresaren benetako kualifikazio beharrak ezagutzeko aukera du.

Enpresako Prestakuntza Dualaren eredu berria 1. mailatik aurrera

Gure produkzio-sistemarekiko loturen garapena bultzatu nahi da, neurri handiagoan, enpresa-sarearen eta lanbide-heziketako ikastetxeen arteko lankidetza indartuz, batera balioa sortzeko.

Prestakuntza dualaren eredu berri horri esker, parte har dezakete zerbitzuen sektoreak, industria-sektoreak eta, bereziki, mikropymek, denda txikiek, hurbileko merkataritzak eta autonomoek.

Kontsultatu LH Dualaren lanbide-familien zerrenda eta ikusi haien barruan sartzen diren prestakuntza-zikloak.

Aurkitu Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, LH Dualaren alorrean, dagoen heziketa-eskaintza

Dokumentazioa eta berriak

2024-25ko Egutegi-simulagailua

18/12/2023|

Egutegiaren simulatzaile hau L.H.ko ikastetxeen eskutan jartzen da, ikastetxe eta enpresen arteko txandakako denbora eta egutegia kalkulatu dezaten: 2024-25ko egutegi-simulagailua

Espezializazio kurtsoak

28/11/2022|

Espezializazio-kurtsoen helburua da lanbide-heziketako titulu bat dutenen edo ikastaro bakoitzerako zehazten diren sarbide-baldintzak betetzen dituztenen gaitasunak osatzea eta sakontzea. [...]

Subscríbete a nuestro Boletín

Manténte al día de las novedades y noticias de la FP Dual Euskadi.

    Acepto la política de privacidad