Lanbide Heziketa Dualaren zabaltze eta finkapenean Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin batera Confebaskek partaidetza aktiboa du.

Europako Komunitateak erreferentziazko eredu bezala hartu duen Lanbide Heziketako eredu honen arrakastaren giltzarria hauxe da:

Eusko Jaurlaritzako eta batipat Hezkuntza Saila zuzentzen duen Cristina Uriarte sailburuak, Lanbide Heziketako zentru eta tutoreak, enpresetako tutoreak, enpresak eta Confebaskek izan duten lankidetza azpimarratu du Confebaskeko lehendakaria den Roberto Larrañagak.

Lanbide Heziketa Dualaren eredua zabaltzeko ahaleginak areagotu egin behar direla dio Roberto Larrañagak eta Iñigo Urkullu lehendakariarekin egindako atzoko bileran Confebask aliatu estrategikoa dela azpimarratu du.

Bere blogean publikatutako artikulu batean bilera guztiz atsegina izan zela dio euskal enpresarien lehendakariak. Gazteak lan-merkatuan sartzeko tresna ezin hobea eta gaur egun bere garrantzia denentzat esanguratsua dela dio.

Bestalde, heziketa zikloa egin duen enpresan % 70 baino gehiagok lan-kontratua lortzen du, eta arlo industrialetan % 90 baino gehiagok.