Ereduaren kudeaketa eta garapena

Txandakako LH Dualeko ereduaren kudeaketa 3 etapatan banatzen da:

Hasiera
  • Ikastetxearen eta enpresaren artean LH Dualeko proiektu bat edo plan bat prestatzea ikasleentzat.
  • Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari baimena eskatzea.
  • Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuaren edo bekaren modalitatea zehaztea, eta azken kasu horretan, ikastetxearen eta enpresaren arteko lankidetza-hitzarmena zehaztea.

Aplikatibora sarbidea

Jarraipena
  • Ikaslearen jarduna kontrolatzea.
  • Ikaslearekin eta enpresako tutorearekin bilerak ezartzea.
  • Bitarteko ebaluazioak egitea.
Azken ebaluazioa
  • Azken ebaluazioa egitea.
  • LH Dualeko planaren txostena idaztea.
  • Ikastetxeko tutorearen, ikasleen eta enpresaren gogobetetasun-inkestak kudeatzea.

Parte hartzeko baldintzak

  1. Euskadiko Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako ikastetxe guztiek ―publiko zein pribatu izan― har dezakete parte txandakako LH Dualeko ereduan, baldin eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren aurretiazko baimena badute
  2. LHko ikastetxeko tutoreak prestakuntza-programa bat adostuko du enpresako erakuslearekin, eta ikastetxeak bere gain hartuko du jarraipen-plana eta ebaluazio-sistema diseinatzeko eta gauzatzeko ardura, proiektuan parte hartzen duen enpresa bakoitzarekin koordinatuta.
  3. Ikasleek helburu garbi bat eramango dute enpresara, beren prestakuntza modu osoagoan hobetze aldera, eta ondo zehaztuta izango dituzte enpresan egin beharreko jarduerak, lortu nahi diren ikaskuntza-emaitzetan oinarri hartuta.
  4. Lanpostuek bat etorri behar dute ikasleak ikasten ari diren titulazioaren lanbide-profilarekin.

LH Dualaren MODELOAK

2 urteko modalitateak

2 urteko planen helburua da ikasleek zikloan barneratzen dituzten gaitasunak indartzea; 2.400 eta 2.800 ordu arteko iraupena dute osotara.

1. ikastaroa 2. ikastaroa
Ikastetxea
bakarrik
Ikastetxea
Enpresa

3 urteko modalitateak

3 urteko planen helburua da ekoizpen-prozesu konplexuak direla-eta enpresek dituzten beharrei behar bezalako erantzuna emango dien espezializazio bat eskuratzea; 3.400 eta 4.700 ordu arteko iraupena dute osotara.

1. ikastaroa 2. ikastaroa 3. ikastaroa
Ikastetxea
bakarrik
Ikastetxea Ikastetxea
Enpresa Enpresa

Plan biek 83/2015 Dekretuaren babesa dute eta bi modu hauetara gauza daitezke:

  • Txandakako Prestakuntzarako kontratu baten bitartez: modalitate honetan Gizarte Segurantzaren babes-ekintzak kontingentzia babesgarri eta prestazio guztiak hartuko ditu, langabezia barne.
  • Beka bidez: Espezializazio programei ere babesa ematen die. Antzeko ordainsariak jasotzen dituzte eta Gizarte-Segurantzarako kotizatzen du langabezia-prestazioa kenduta.