Lan eginez ikasi
3 arrazoi LH Dual Intentsiboa aukeratzeko
Ikastetxeko prestakuntzaren eta enpresako ikastaldiaren arteko konbinazioak gazteak lan-merkatuan sartzeko bidea errazten du, eta onura handiak dakarzkie 3 aldeei.
LH Dual Intentsiboak enpresen premien araberako prestakuntza jasotzen duten langile kualifikatuak sortzen ditu.
Ikasleek, esperientziaren bidez, goi mailako kualifikazioa lortzen dute eta bere ikaskuntzan konpentsazio ekonomiko bat jasotzen dute.
Enpresako Prestakuntza Dualaren eredu berria 1. mailatik aurrera
Gure produkzio-sistemarekiko loturen garapena bultzatu nahi da, neurri handiagoan, enpresa-sarearen eta lanbide-heziketako ikastetxeen arteko lankidetza indartuz, batera balioa sortzeko.
Prestakuntza dualaren eredu berri horri esker, parte har dezakete zerbitzuen sektoreak, industria-sektoreak eta, bereziki, mikropymek, denda txikiek, hurbileko merkataritzak eta autonomoek.

Kontsultatu LH Dualaren lanbide-familien zerrenda eta ikusi haien barruan sartzen diren prestakuntza-zikloak.
Aurkitu Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, LH Dualaren alorrean, dagoen heziketa-eskaintza
Dokumentazioa eta berriak
LANBIDE HEZIKETA NAZIOARTEKO KONGRESUA 2021 “Lanbide heziketa gizatazunaren, teknologiaren eta adimenaren aroaren aurrean”
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko Nazioarteko Kongresua egingo du 2021eko azaroaren 10ean [...]
Euskadiko LH Dualeko informazio liburuxka
Datorren 2021-2022 ikasturterako LH Dualeko plan berriak sartzeko epea apirilaren 20an irekitzen da. Lanbide Heziketako Dual programan ikasleak txandaka hartzeko [...]
Ikastetxearen eta enpresaren arteko lankidetza-hitzarmena aldi baterako eteteko dokumentua – 1. Eranskina
AKORDIOAREN ETENALDIA-BEKA 2020-03-26 -2 Eusk
2019ko LANBIDE HEZIKETAKO NAZIOARTEKO KONGRESUA “4. Industria Iraultza: teknologia, jasangarritasuna eta balioak”
Azken urteotan bezalaxe, Lanbide Heziketako Nazioarteko Biltzarra egingo dugu aurten ere; ekainaren 5ean eta 6an izango da, Donostiako Kursaal biltzar-jauregian. [...]