Azken urteotan bezalaxe, Lanbide Heziketako Nazioarteko Biltzarra egingo dugu aurten ere; ekainaren 5ean eta 6an izango da, Donostiako Kursaal biltzar-jauregian. Aurreikuspenen arabera, 50 bat herrialdetako ordezkariek hartuko dute parte.

Laugarren industria-iraultza pertsonengan, beren lanean, gizartean oro har, enpresetan eta askotariko ekoizpen-sektoreetan eragiten ari den eta eragingo dituen ondorioak jorratuko dira biltzarrean, eta, halaber, horrek guzti horrek prestakuntzaren eremura (zehazki, Lanbide Heziketara) dakartzan ondoreei helduko zaie.

Biltzarrera, Europar Batzordeko, nazioarteko organismoetako (hala nola, UNESCO-UNEVOC-eko, Lanaren Nazioarteko Erakundeko eta Estatu Iberoamerikarren Erakundeko), Espainiako Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioko eta autonomia-erkidegoetako Hezkuntza Sailetako teknikari eta politikariak bertaratuko dira, bai eta Europako hainbat tokitako Lanbide Heziketako irakasleak ere.

Informazioa eta izena ematea:

http://www.euskadi.eus/2019ko-lanbide-heziketako-nazioarteko-kongresua/web01-a2hlanhz/eu/