Lan eginez ikasi
3 arrazoi LH Dual Intentsiboa aukeratzeko
Ikastetxeko prestakuntzaren eta enpresako ikastaldiaren arteko konbinazioak gazteak lan-merkatuan sartzeko bidea errazten du, eta onura handiak dakarzkie 3 aldeei.
LH Dual Intentsiboak enpresen premien araberako prestakuntza jasotzen duten langile kualifikatuak sortzen ditu.
Ikasleek, esperientziaren bidez, goi mailako kualifikazioa lortzen dute eta bere ikaskuntzan konpentsazio ekonomiko bat jasotzen dute.
Enpresako Prestakuntza Dualaren eredu berria 1. mailatik aurrera
Gure produkzio-sistemarekiko loturen garapena bultzatu nahi da, neurri handiagoan, enpresa-sarearen eta lanbide-heziketako ikastetxeen arteko lankidetza indartuz, batera balioa sortzeko.
Prestakuntza dualaren eredu berri horri esker, parte har dezakete zerbitzuen sektoreak, industria-sektoreak eta, bereziki, mikropymek, denda txikiek, hurbileko merkataritzak eta autonomoek.

Kontsultatu LH Dualaren lanbide-familien zerrenda eta ikusi haien barruan sartzen diren prestakuntza-zikloak.
Aurkitu Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, LH Dualaren alorrean, dagoen heziketa-eskaintza
Dokumentazioa eta berriak
2025-26ko Egutegi-simulagailua
Egutegiaren simulatzaile hau L.H.ko ikastetxeen eskutan jartzen da, ikastetxe eta enpresen arteko txandakako denbora eta egutegia kalkulatu dezaten: 2025-26ko egutegi-simulagailua
Euskadiko LH Dualeko informazio liburuxka 2024-25
2024-25 ikasturterako LH Dual intentsiboko plan berriak sartzeko epea maiatzaren 6an irekitzen da. Lanbide Heziketako Dual intentsibo programan ikasleak hartzeko [...]
2023ko Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketa
2023ko azaroaren 22an eta 23an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak "Imajinaezinerantz aurrera eginez" nazioarteko topaketa egingo du Tabakaleran, [...]
Espezializazio kurtsoak
Espezializazio-kurtsoen helburua da lanbide-heziketako titulu bat dutenen edo ikastaro bakoitzerako zehazten diren sarbide-baldintzak betetzen dituztenen gaitasunak osatzea eta sakontzea. [...]