Espezializazio-kurtsoen helburua da lanbide-heziketako titulu bat dutenen edo ikastaro bakoitzerako zehazten diren sarbide-baldintzak betetzen dituztenen gaitasunak osatzea eta sakontzea.

Espezializazio-kurtso guztien urteko iraupena, oro har, 600 edo 900 ordukoa izango da. Iraupen hori luzeagoa izan daiteke ikas-ekinezko erregimeneko lanbideheziketa
dualaren modalitatearen bidez ikasten bada.

Espezializazio-kurtsoak ezarritako Lanbide Heziketa Dualeko edozein modalitatetan egin ahal izango dira. Horretarako, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak espezializazio-kurtsoa ezartzeko planifikatutako ikastetxeak proiektu bat aurkeztuko dio sailburuordetza horri, eta honako hauek ezarriko ditu bertan:

– Ikasleak ikastetxean egingo dituen prestakuntza-orduak.
– Ikasleak enpresan egingo dituen prestakuntza-orduak. Gutxienez zikloaren iraupen osoaren % 35 izango dira.