Ikastetxeak ezartzen ditu, irakasle-taldearen bitartez, ikasleak enpresan sartu ahal izateko irizpide orokorrak. Lanbide-heziketako ikastetxean ezarritako eta enpresarekin adostutako gaitasun- eta egokitasun-irizpide objektiboak izango dira.

Irizpide horiek kontuan hartuko dituzte, lehentasunez, eskola-errendimendua eta lanbide-heziketako ikastetxeko eskola-jardueretara joatea, bai eta gaitasun pertsonalak ere, hala nola talde-lanerako gaitasuna, erabakiak hartzeko gaitasuna eta berrikuntzarako eta sormenerako gaitasuna.