Lanbide Heziketak ekoizpen sektorearen pertsonal kualifikatuaren behar eta erronkei aurre egiteko duen garrantzi estrategikoa azpimarratzen du sailburuordeak.

Euskal Herriko txandakako Lanbide Heziketa Dualari buruz aipatzen du etorkizunera begiratzen duen malgutasunezko modeloa dela eta enpresekin bat eginez ikaslegoaren heziketan zeharkakotasuna bermatzen duela. Modelo honek barne eta kanpoko lan-mugikortasuna behar izan ezkero, konpetentzia duten balioaniztasunezko langileak sortzen laguntzen du.

Euskal Herriko Lanbide Heziketa Dualak beste sistemekin alderatzen badugu ezberdina da, ez da bekadun bat hartu 3 hilabetetako eta kitto. Hemen, bai enpresan eta bai ikastetxean tutore bat dago eta ikasleari urtebete edo bi urtetan soldata ordaindu behar zaio. Lan eginez ikasteko modeloa da, baina ez lan egin ikasiz, eta hau ñabardura garrantzizkoa dela dio Arevalok.

Ikasleak enpresa bereko lanpostu ezberdinetan edo ekoizpen sektore bereko enpresa ezberdinetan lan egitea da modalitate honen helburua.