Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordea lagun zuela, Espezializazio Ziurtagiriak banatu dizkie gaur goizez Bilbon, Lanbide Heziketa Dualeko Espezializazio Programetan parte hartu duten lehen promozioko 83 ikasleei. Espezializazio Programa hauek 2014-2015 ikasturtean jarri zituen abian Hezkuntza Sailak.

Espezializazio Programok, Euskadiko Lanbide Heziketak berak ematen dituenak, nahieran diseinatzen dira euskal ekoizpen-sektoreentzat. Horrela, Lanbide Heziketako ikasleen enplegagarritasuna hobetzea da helburua, aldi berean gure ehun produktiboaren lehiakortasuna ere hobetzen delarik. Izan ere, espezializazio-maila altua eskatzen duten profil profesionalak lortzeko dagoen premia gero eta handiagoari erantzuna ematen baitiote programa hauek.

Ekitaldia gaur goizen burutu da Bilbo, eta bertan izan dira Lanbide Heziketako ikastetxeetako ordezkariak, eta baita Espezializazio Programetan parte hartzen duten enpresetako kideak ere.