Zer egin behar du ikastetxe batek Lanbide Heziketa Dual Intensiboko proiektu bat aurkeztu nahi badu?
Lanbide Heziketako Sailburuordetzak horretarako duen aplikazioaren bidez aurkeztu behar du ikastetxeak bere plana.
Lanbide Heziketako Sailburuordetzak horretarako duen aplikazioaren bidez aurkeztu behar du ikastetxeak bere plana.
Bai, plan normaletarako maiatza-ekaina-uztaila izango litzateke, baina irailean eta urrian ere formaliza daitezke.
Hiru urtean zehar, ikasleek 1.800 ordu baino gehiago ematen dituzte enpresan lanean, beren burua espezializatzen, teknologiak erabat mederatzera iritsi arte. Belaunaldi-erreleboa zurtatuko duten espezialistak bilatzen dira, ikasleen ikaskuntzak sendotuz, zeharkakotasuna bermatuz, oinarri zabaleko profesional polibalenteak, enpresa bateko beste lanpostu batera edo beste enpresa batzuetara berehala egokitzeko modukoak, prestatuz. Eredu honetan ikasleek ez dute ikastetxeko eskola-ordurik [...]
Lanbide-heziketako zikloak emateko baimenduta dauden eta dagokion sektoreko enpresekin hitzarmenak dituzten ikastetxeak.
Ikasleen ebaluazioak egiteko ardura ikastetxeko modulu profesionaletako irakasleena izango da, baina ikasleak egondako enpresako instruktoreen ekarpenak eta enpresan egindako jardueren emaitza ere kontuan hartuak izango dira.
Programan parte hartu nahi duten ikastetxeek Eusko Jaurlaritzaren aplikazioan aurkeztu behar dute Plana, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak onespena eman diezaion. Honako datu hauek zehaztu behar dituzte: Lanbide Heziketako tituluaren izena eta haren profil profesionala, hura osatzen duten lanbide-moduluak eta gaitasun-unitateak barne. Programan parte hartuko duten ikasleen identifikazioa eta txandakako heziketa-planak gauzatuko diren enpresaren datuak. Ikastetxeko tutoreen [...]
Bai, beti. Gainera, prestakuntzak zerikusia izan behar du tituluaren kualifikazioarekin. Ikastetxeetan eta enpresan emango da, eta ikasleak titulua lortzeko behar diren gaitasunak garatuko dituela ziurtatuko da.
Ikastetxeak pertsona bat (irakasle bat) izendatu beharko du programazioaren tutore arduradun gisa, besteak beste prestakuntzaren jarraipena eta irakasle-taldearen eta/edo parte hartzen duten tutoreen ebaluazioaren koordinazioa egin dezan. Pertsona hori, gainera, enpresarekiko solaskidea izango da, ikas-ekinezko prestakuntza dualean ezarritako prestakuntza- eta lan-jardueraren garapenerako bidean.