Honako hauek batez ere:

Ikasleak enpresan programaturiko jarduerak egiteko behar duen guztia antolatzea.

Ikaslea enpresan egongo den lekuari edo lekuei buruzko arrisku espezifikoen ebaluazio bat prest edukitzea.

Kontratu edo beka bidez egin beharreko ekarpen ekonomikoa egitea.

Ikasleak Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean sartzea.

Enpresan tutore bat izendatzea. (Instruktorea)

Ikasleen enpresa-egonaldiaren jarraipena eta lortutako ikaskuntzen ebaluazioa egiteko orduan ikastetxeko irakasleekin elkarlanean aritzea.

Enpresan ikasleez arduratuko diren pertsonei beharrezko prestakuntza ematea, jarraipen egoki bat egin ahal izango dutela bermatzeko.