“Urteko oporraldia, ezin da kalte-ordain ekonomikoz ordezkatu, eta hitzarmen kolektiboan edo banakako kontratuetan itundutako iraupena izango du. Inola ere ez da hogeita hamar egun natural baino gutxiagokoa izango”. Beraz, gutxienez urtebeteko iraupeneko kontratua duten enpresako gainerako langileek bezala, langile hauek hitzarmenak zehaztutako opor-egunetarako eskubidea izango dute, nahiz eta lanean benetan emandako denbora txikiagoa izan aplikatzekoa den hitzarmenak edo araudiak zehaztutako lanaldiaren guztikoarena baino.