Langileen Estatutua

11. artikulua. Prestakuntza-kontratuak

2- k) Ikas-ekinezko prestakuntza-kontratuarekin kontratatutako pertsonek ezin izango dute ordu osagarririk edo aparteko ordurik egin, 35.3 artikuluan aurreikusitako kasuan izan ezik. Era berean, ezin izango dute gaueko lanik (22:00-6:00) edo txandakako lanik egin.

Salbuespen gisa, aipatutako aldi horietan lan-jarduerak egin ahal izango dira prestakuntza-planean aurreikusitako ikaskuntzak eskuratzeko prestakuntza-jarduerak ezin badira beste aldi batzuetan garatu, jardueraren izaera dela-eta.