Mota horretako bekaren bat duten edo etorkizunean izango duten pertsonak Gizarte Segurantzaren sisteman txertatuta geratzen dira. Beka hori finantzatzen duten enpresek edo erakundeek altan eman behar dituzte ikasleak Gizarte Segurantzan, baina ematen ez badituzte, bekadunak berak eskatu ahal izango du alta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian. Kotizazioak izango duen kostua kalkulatzeko, urtero prestakuntza-kontratuetarako ezartzen diren kuotak hartzen dira erreferentziatzat.
Kotizazioak Gizarte Segurantzako arrisku guztiak estaliko ditu, langabezia izan ezik: bekadunak erretiro prestazioak eta lan istripuaren edo gaixotasunaren ondoriozko aldi baterako baliaezintasun- eta ezintasun-prestazioak jasotzeko eskubidea izango du.