Lan eginez ikasi
3 arrazoi LH Dual Intentsiboa aukeratzeko
Ikastetxeko prestakuntzaren eta enpresako ikastaldiaren arteko konbinazioak gazteak lan-merkatuan sartzeko bidea errazten du, eta onura handiak dakarzkie 3 aldeei.
LH Dual Intentsiboak enpresen premien araberako prestakuntza jasotzen duten langile kualifikatuak sortzen ditu.
Ikasleek, esperientziaren bidez, goi mailako kualifikazioa lortzen dute eta bere ikaskuntzan konpentsazio ekonomiko bat jasotzen dute.
Enpresako Prestakuntza Dualaren eredu berria 1. mailatik aurrera
Gure produkzio-sistemarekiko loturen garapena bultzatu nahi da, neurri handiagoan, enpresa-sarearen eta lanbide-heziketako ikastetxeen arteko lankidetza indartuz, batera balioa sortzeko.
Prestakuntza dualaren eredu berri horri esker, parte har dezakete zerbitzuen sektoreak, industria-sektoreak eta, bereziki, mikropymek, denda txikiek, hurbileko merkataritzak eta autonomoek.

Kontsultatu LH Dualaren lanbide-familien zerrenda eta ikusi haien barruan sartzen diren prestakuntza-zikloak.
Aurkitu Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, LH Dualaren alorrean, dagoen heziketa-eskaintza
Dokumentazioa eta berriak
Prestakuntza Dual Berria Enpresan
Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa Dual berria ezartzen da. Horrela, egungo eta etorkizuneko beharrei eta egoerei erantzun ahal izango diegu. [...]
2022ko LANBIDE HEZIKETAKO NAZIOARTEKO FOROA
Foroak Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroei buruzko Europako ekimenaren azken aurrerapenak aztertuko ditu. Europako Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak batera antolatu dute [...]
WFCP 2022 Congress «TVET Excellence for ALL»
Bi urtean behin antolatzen da World Federation of Colleges and Polytechnics-en munduko kongresua. Nazioarteko topaketa honek kontinente guztietako lanbide heziketa [...]
2022-23ko Egutegi-simulagailua.
Egutegiaren simulatzaile hau L.H.ko ikastetxeen eskutan jartzen da, ikastetxe eta enpresen arteko txandakako denbora eta egutegia kalkulatu dezaten: 2022-23ko egutegi-simulagailua