Programan parte hartu nahi duten ikastetxeek Eusko Jaurlaritzaren aplikazioan aurkeztu behar dute Plana, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak onespena eman diezaion. Honako datu hauek zehaztu behar dituzte:

Lanbide Heziketako tituluaren izena eta haren profil profesionala, hura osatzen duten lanbide-moduluak eta gaitasun-unitateak barne.

Programan parte hartuko duten ikasleen identifikazioa eta txandakako heziketa-planak gauzatuko diren enpresaren datuak.
Ikastetxeko tutoreen identifikazioa.

Kontratuaren iraupen osoa, kontraturako aurreikusitako ordu kopurua urtean, bai eta ikastetxeko (eta, hala badagokio, enpresako) prestakuntzarako aurreikusitako denbora ere.